• 2019
  • AULESTI
Atzera

Zestara zelan hasi

 

Lehenengo, eleizako horman jokatzen eben, eta 10 urte ingurugaz frontoi barrian. Orduan frontoia ez egoan itxita, eta pelotek soloetara-eta eskapetan eutseen. Denpora gehiago emoten eben pelotak topetan, frontoian barruan baino. Gaur egun zarratuta dago eta ez dau handik eskapetan.

Behin, Gernikako frontoiko korredoreak aitaren haragitegira joan ziran eta euretariko batek aitari proposatu eutsan semea Gernikera eroateko. Holan agertu zan Gernikan 13 urte ebazala. Manolo Berdasco izan zan maisua; holantxe hasi zan zesta-eskolara.

 

Barriemoilea: Jose Ramon Uriarte "Katxin"