• Personaia mitologikoak
  • 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Zeberioko laminak

 

Behin, neska batek, eskolatik etxerantza doala, laminak ikusi ebazan. Hurreratu zan eta laminek potxingora salto egin eben, baina urregorrizko orrazia itxi eben muna bazterrean ahaztuta. Orduan, neskatoa, orrazia hartu eta, etxera joan zan, baina gauean laminak sokorruka hasi ei ziran orrazi eske. "Inazia, ekazu gure orrazia, ezpabere hilko dot zure askazia". Ezin gauza onik egin eta orrazia bota egiten deutse. Esnea maskeluan maskiluan edo galdarilan egoan egosten eta gizon batek esne-tragu bat eskatu eutsen. Ha emon ezkero, laminak betiko zelan galdu azalduko eutsen. Hauxe esan eutsen gizonak esnea emon eutsienean: ”San Juan egunean jaioko zekor bikotea hazten danean, buztartu eizue, eta errekea tragaztu edo itailatu egizue kurtzeak eginda, eta hantxe galduko dira betiko laminak”. Hurrengo egunean, laminen odola egoan bazter guztietan.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria