Kanpotik etorritakoak lehenengo apopilo
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Urtebarri batzen joaten ziran etxerik etxe. Kantau egiten eben:
"Urtebarri barri,
emoten ez dauena txarri-belarri,
Urtebarri kari-kari,
daukanak ez daukanari,
nik ez daukat eta zuk niri emotea sari,
intxurtxu bi hiru gaztaina",
Mari Montaña, akillando makillando,
Urtebarri callando.
Poltsatxuakaz-eta joaten ziran; intxaurtxuakaz eta gaztainakaz. Diru gitxi emoten eben; gozo-gauzak eta halakoak. Gero, jeneralean, handitxuagoak etorten ziranean, dirua-edo hainbako zera emoten jaken. Umeak pozik; dirua gura izaten eben hareek.
Urtebarri egunaren ostean Apalazio be kantetan eben.
"Apalazio zalduna,
hiru erregeen eguna,
zotzak eta paluak,
estudianteen kontuak,
sasirik sasi,
asko jan eta gitxi ikasi".
Barriemoilea: Engrazia Iturbe
Erakundea: Busturiko Udala