• Ume jolasak
  • 2013
  • Zamudio
Atzera

Umetako jolasak

 

Umetan pelotaka olgetan eben sarri kaminoan edo eleizearen portikuan. Batzuetan eurek egineko peloteagaz. Ordu bi-hiruan egoten ziran jolasten eta kotxe bat be ez zan pasetan. Txapaka be olgetan eben treneko billeteakaz. Koadru bat marketan zan kaminoaren erdian, eta erraia bat handik eta distantzia batera. Koadrutik ateraten ziran billeteak norberarentzat ziran. Iturriakaz olgetako, bidea markau, eta atzamarragaz jota, bidetik urten barik eroan behar izaten zan iturria. Iturrien barruan ziklisten erretratuak sartzen ebezan.

 

Barriemoilea: Gerardo Barrena

Erlazionatutako Bideoak