• 2014
  • BILBAO
Atzera

Umetako jolasak

 

Ume-jolasketan eta futbolean ibilten ziran. Baina gehienbat ume-tresnakaz ibili dira: txapakaz, iturriakaz, sokeagaz −comba esaten jakon−. Jolasak asko ziran. Etxearen ostean plaza bat egoan −eta gaur be badago−, Ercarnación plazea. Hara sartzen ziran Ondarroatik, Markinatik, Lekeitiotik, Bermeotik eta Dimatik etorten ziran autobusak; egunero hiru edo lau. Eurentzako kokaleku bat egoan plaza horretan; baina oso erraza zan jolastea be, ze ez egoan mobimentu arina.

 

Barriemoilea: Jose Luis Orbe

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa