• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Umeen jatekoak

 

Orduan umeak bularragaz hazten ziran, ez jaken besterik emoten. Bikotxak bere hile bian bular banagaz hazi ziran. Gero, behiaren esnea emoten jaken uragaz nahastauta. Kantidadea medikuak esaten eutsen eta egundo bere ez dabe beherantzakorik euki. Jatekoak hartzen hasten ziranean, morokila emoten jaken. Esneagaz uruna bigun-bigun ipinten zan eta papilla moduan emoten jaken. Hori sei hilabete ingurugaz-edo hasten jaken emoten. Hortik aurrera, indaba saldatxua, patatea aplastauta… emoten jaken. Orduan txinoa egoten zan, baina pasapurerik ez. Garbantzuak egiten ziranean, saldatxu hori ogiagaz bere emoten jaken edo berakatz-zopea, arrautzatxua botata.

 

Barriemoilea: Maria Abio