• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Udabarrian txori-habiak

 

Txori-habien sasoia udabarrian da. Jeneralean, zozo asko egoten zan; eta osterantzean, txori txikerrak. Lantzean baten, kardatxoriak, jilgeroak, bere ikusten ziran. Kardatxoriak koiutea gatxa izaten zan, altu ipinten dau habia eta. Birigarroa bere asko egoten zan.

 

Elaiak bere udabarrian etorten ziran aurreko urtean egindako habiara. Azkeneko urteetan ez ei dira etorten, eltxoak galdu diralako eta ez daukielako jatekorik. Elaiari ez jako ikuturik bere egiten; umerik koiu bere ez habiatik. Sagradua izan da Euskal Herrian; errespetu handia eukiten jakon.

 

Barriemoilea: Pantxike Elgezabal