• Edatekoak
  • 2013
  • ZAMUDIO
Atzera

Txakolina 2

 

Mahatsa lehenengo batu eta gero zapaldu egiten eben. Kutxilloagaz edo artaziakaz ebagi eta batzen zan. Oiloen lekuan daukien zementuzko aska baten zapaltzen zan garaua, atxina abarkakaz eta gerora katiuskakaz. Zapaldu ostean eskuko prensara pasetan zan eta txakolina egiten zan; eta gero, egurrezko barriketara bota. Urte ingurua egiten eban barrikan. Urte horretan, hile bi garrenean-edo holan trasbasau egiten zan beste barrika batera. Barrikeari azpian saskileria egiten jakon, ha kendu, barrikea garbitu eta atzera botaten zan hara. Barrikan beste hamabost egun edo hilebete euki zarratuta eta gero enbotilleu egiten zan. Botilak tabernatik ekarri, garbitu eta urte batetik bestera gorde egiten ziran. Trasbasea egiten zanean, beste barrika baten gordeten zan txakolina.

 

Barriemoileak: Julian Batis eta Alicia Gangoiti

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak