Errentea pagetan Urgoitiko palaziora
- 2015
- GALDAKAO
Lehen mataderoa Bilbon egoan, hara joaten ziran beti. Ondo memorian dauka egun baten pasautakoa: Atxinatik gora joaten ziran ganaduakaz mataderora. Baten bere aita difuntuak berari emon eutsan txahala, eskutik eskapau eta ha koiu ezinik ibili ziran; txahalak indar handia eukan-eta.
Bera pozik joaten zan mataderora, aita difuntuak beti Bilbon txokolatea emoten eutsalako. Horixe pasau jaken baten, txahala eskapau eta mendi guztia korridu behar izan eben txahala koiu ezinik.
Barriemoilea: Placida Ibarrondo
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia