• 2013
  • BERMEO
Atzera

Seinerua

 

Seineruek aginduten eben, eguraldi zantarra egoanean, ez joateko inor itsasora. Arazo bat egoten zan, bapor asko egoten ziranez, portuan itsasbehera egiten zan eta baporak goizetik ezin baeben urten, hangoak hondoa joten badabe, besteek ezin dabe urten itsasora. Eta horretarako da seinerua “alcaldes del mar”. Bere aitaginarreba izan da urte askoan seinerua eta lo gitxi-gitxi egiten izan dau. Goizaldean emoten eben abisua. Gero farola eskegiten zan kofradian. Farol berdea dagoanean, “stand by” itxaroten egoteko eta farol gorria eskegiten zanean, ez dagoala itsasora joaterik.

 

Barriemoilea: Maria Uriondo

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa