• Edatekoak
  • 2014
  • MORGA
Atzera

Sagardaoa be enkortxau

 

Sagardaoa enkortxau egiten zan. Enkortxetako kortxoak asko balio dauala eta botilak topau behar dirala, Gergorik emoten eutsezan botila hutsak. Gergorinetik ekarten ziran, Parkonetik. Lantzean baten, tiro egiten eben gauez-eta sagardaoak-eta, tin-ton!

Haustxu batzuk ekarten ebazan aitak Gernikatik eta Bilbotik be bai. Bilbon Artekalen egoten zan Torre izeneko bat, eta harek eukiten ebazan horreek gauza guztiak. Lekukoa joaten zan Bilbora. Sagardaoarentzako-eta holangotxu batzuk ekarten ziran eta oso gitxi bota behar izaten zan: hautsa platertxu baten ipini eta atzamar biak hartzen dabena botaten jakon botila bakotxari.

 

Barriemoilea: Josefina Oregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak