• Basoko lanbideak
  • Artisautza eta ogibideak
  • 2017
  • ATXONDO
Atzera

Opatxurra

 

Opatxurra deitzen da, aitzur-itxurea daukalako alde baten, eta orpo aldean mailu-itxurea daukalako. Orduan orpo-atxurra eta opatxurra litzateke. Egurra lantzeko ez dago halangorik, oso tresna eraginkorra da. Bigak eta kapirioak lantzeko, azala kentzeko eta lehenengo lanketa sendo bat egiteko, tresna oso eraginkorra da hau. Kontuz ibili behar da hankekin. Egurra erdian hartu eta hankak librau egin behar dira; ze berna-hazurrean jo ezkero, akabo!

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erlazionatutako Bideoak