• 2017
  • ATXONDO
Atzera

Opatxurra 2

 

Egurrezko oinetakoak eta sukalderako tresnak egiteko be opatxurra erabilten zan.

Beste batzuk be, egikera desbardinekoak eta burdinezkoak, batzuk hobeak eta beste batzuk txarragoak, baina denak egurra jateko dira.

Asturias aldean erabilten diranak, ostera, desbardinak dira. Euren egurrezko oinetakoak-eta barrutik hustuteko. Egur bat tartean ipini eta jan egiten dabe. Aho diferenteak ditue, zaharrak dira eta kirtena haginezkoa ditue, batek barriagoa eta besteak zaharragoa. Honeekaz egiten ziran oporrak eta kaikuak be, barrukaldeak hutsitu.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza