• 2007
  • MARURI-JATABE
Atzera

Ogi-eskaintza

 

Ogiak baten bat hil eta hainbat denporan ekarten ziran. Hiru motroilotxu eukiezan ogiak ziran. Difuntuen ogiak-edo esaten jaken. Panaderuak ardureagaz ekarten ebazan. Urtean honenbeste eskatzen ziran. 4 ogi izaten ziran.

Enterruetako ogiari aurre-ogia esaten jakon. Aurretik ogia eta kurtzea joaten ziran. Andra batek eroaten eban ogia eta gizonezkoak kurtzea. Ogia besartean manteltxu baten eroaten eban. Ogia eroateko manteltxua, bidean eroaten zana, baltza izaten zan, eta sepulturakoa zuria. Gero sakristauak zesto batera batzen ebazan. Urtebetean-edo ipinten zan, aurki.

 

Barriemoileak: Milagros Larrazabal eta Milagros Agirre

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala