• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Norbere eta erropearen garbi-ikuzia

 

Eurenean beti egon izan da komuna; goian bizi ziranean bere goian komun txikitxu bat euki eben. Balde zabal handietan ipinten eben ur beroa. Ur berodun deposituak bere egoten ziran, eta, osterantzean, txapan berotzen eben. Erropea garbitzeko bere ura berotu egiten eben, hantxe berotuta.

Kaderak sarri garbitzen ebezan, errotatik urtetan eban errekea aurrean euki eben eta. Aurpegia eta kokota bere sarri garbitzen ebezan, baina beste guztia astean behin edo. Erropea bere etxe ondoko errekan garbitzen eben. Lehenengo etxean jabonetan eben fregaderan oholagaz, eta gero errekara; hotz zein bero egin.

 

Barriemoilea: Maria Abio

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa