• Neurriak
  • 2010
  • Berriz
Atzera

Neurriak

 

Gaur egun pisua adierazteko neurririk orokorrena kiloa da, baina gure aurrekoek era askotako neurriak erabili dabez. Hona hemen erabilietako batzuk:

Arrobea txarriak pisetako erabilten zan eta hamaika kilo eta erdiren ordezkoa zan. Erraldeak ostera bost kilo eukazan eta ganadua pisetako erabilten zan.

Garaua neurtzeko beste era batekoak egozan: anegea, anegaerdia, kuartea edo iminea, zelemina... Euretako batzuk egurrezko kaja modukoak ziran, edukiera desbardinetakoak; garia, artoa, babea... neurtzeko erabilten ziran.

 

Barriemoileak: Mari Argoitia eta Markos Azpitarte

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala

Erlazionatutako Bideoak