• Personaia mitologikoak
  • 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Neskato bat sorgindu gura Petralandan

 

Neskato bat sorgindu gura eben etxean eta ama-eta Petralandara joateko plana prestetan ebilzan. Etxeko gizona sorosten egoan. Sorginak batu ziran, orioa gorputzean zabaldu eta esan eben: Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik! esanda joan ziran Petralandara. Eta gizonak hori ikusita, gauza bera egin eban, baina esan beharrekoa aldrebes esan eban: Sasi guztien azpitik eta laino guztien gainetik! Han ibili zan gizajoa bueltaka, guztiz zorabiatuta eta urratuta, baina heldu zan Petralandara eta lortu eban alabea sorgindu barik etxera ekartea.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria