• Personaia mitologikoak
  • 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Muskerrari bildurra

 

Muskerrari bildur itzela izan deutsie beti. Muskerra dagoan lekura ez hurreratzeko esaten eutsen aitak. Muskerra bariku santuz basora joan ei zan, eleizara joan beharrean. Labasua egiteko egur-kargea egiten joan zan, eta muskerrak hankatik oratu eutsan. Abadearengana joan zan laguntza eske eta abadeak esan eutsan zazpi herritara joan behar dauela eta eskatu kanpaiak jo daiezan. Zazpigarrenak joten dauenean askatuko zaitu muskerrak.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria