• 2014
  • MUNDAKA
Atzera

Marrauen badaezpadako jokabidea

 

Karnabaletan lege-haustea eta okerkeriak egitea da normalena eta marrauen artean be normala izan da holan ibiltea. Marrau batzuk beste batzuk baino txarragoak egoten ziran. Esate baterako, bateri "Dinamina" deitzen eutsien. Harek zapaten lustreagaz urteten eban kalera, neskekana joan eta arpegian emoten eutsien lustrea.

Beste batek, kapitaina zan batek, kalean topetan eban jenteari heldu eta hauxe galdetzen eutson: "zer gura dozu gehiago, birritan agonian edo behin hil?" eta "Beinil" ezizena geratu jakon. Holangoak asko... Kaletik arrapaladan segidu, zirritxua egin... Orain dinoe Mundakara bagoaz libre dagoala zirria egitea baina hori ez da egia. Eta holango gauzak egin, egiten ziran.

Palu bategaz be joaten ziran, Bilbon be bai leku askotan, palua soka bategaz eta iko-pasa bat amarrauta. Umeei-eta esaten: "ikotxue! ikotxue! ahoakin bai, eskuekin ez".

 

Barriemoilea: Angel Gondra

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak