• Gabonak
  • 2013
  • MUXIKA
Atzera

Marijesiak Gorozikan

 

Gorozikan, Gabon bezperan, Marijesiak kantetan urteten dabe.

Abendu santu honetan
Kristoren jaiotzian,
kontentuaren haundiz
guztiok poz gaitian.
MARIA JOSE
JOSE MARIA
MARIA JOSE

Gabeko hamabiak
jo daben orduan,
gure salbatzailea
jaio da munduan.
MARIA JOSE…

Hortixik gora nindoakela
ospitaletxu zahar baten,
aita san Jose aurkitu neban
asto zahartxu bat txalmatzen
TA BART BELENEN
TA BART BELENEN
JAIO DA JESUS NAZAREN

Jesus Dibino, gauaren hotza
jausten dan inetasia!
ordu bi holan jarraitzen badau,
hil da ganadu guztia.
TA BART BELENEN
TA BART BELENEN
JAIO DA JESUS NAZAREN

Maria ditxosia
ia zan denporia,
zugandik jaiotzeko
Jesus salbadoria.
JESUKRISTO, AI ZE POLIT EDERRA DAN
JESUKRISTO

Gabon bat pasa eizue
Hurrengora artian,
Jaunak gorde zaiezala
osasun bakian.
JESUKRISTO, AI ZE POLIT…

 

Erakundea: Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak