• Gabonak
  • 2012
  • Gautegiz-Arteaga
Atzera

Marijesiak 2

 

Lehen kanturako makilak erabilten ebezan; gaur egun gazte batzuek ateraten dabe, baina ez dabe Santa Ageda egunean moduan danek ateraten. Azkeneko egunean eskea egiten da.

Bai estrofea, bai estribilloa taldean abesten dira. Etxe guztietan paretan dira. Lehen baserri edo etxe solteak ziran. Gaur egun pisudun etxeak edo adosaduak diranez, ganbaran izan beharrean, astiro-astiro joaten dira kantetan, Gernikan egiten dan erara. Bestela etxerik etxe joaten dira eta tinbrea joten dabe. Alkarren ondoan dagozan etxeei danei batera tinbrea jo eta abesten jake.

Etxe batera joan, bertan gelditu, IEUP! esan, eta kantetan hasten dira. Amaieran osterabe IEUP! esaten da. Meza ordua subertetan bada, eleizan be kantetan dabe. Gaur egun ez da belaunikatuta kantetan.

 

Barriemoilea: Miren Lurdes Bilbao

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak