• 2008
  • MORGA
Atzera

Madari klaseak

 

Etxean fruta asko egoan, eta jaietako bazkarian, postrerako lekukoaren amak madari egosiak ipinten ebazan. Barruko muskila kendu eta astatxu eta guzti ixten ebazan. Egosteko azukerea botaten eutsen, eta sano gozoak ziran jateko.

Zidiri madariak eta holanda madariak erabilten ebezan horretarako. Zidiriak madari txikiak dira baina sano dultzeak. Madariak, berde egozanean, kaxetan sartzen ziran gari artean, eta laster umo-umo egiten ziran. Lar soldu aurretik atera behar izaten ziran egosteko. 

 

Barriemoilea: Josefina Oregi

Erakundeak: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Morga Udala eta Labayru Fundazioa