• 2020
  • MALLABIA
Atzera

Lehenengo lesinoa

 

 

23-24 urtegaz euki eban Pasai Antxon lehenengoz. Labankada bat euki eta 138 kiloko harriak femurra apurtu eutsan, eta hamabost egun egin behar izan ebazan Donostiako Gurutz Gorrian. Bi hilebete euki eban igeltsauta hankea eta bi-hiru hilebeteko errehabilitazinoa. Pentatloia egoan Tolosan eta han hirugarren gelditu zan hogetalauren artean. Finalean azken gelditu zan. Azkoran ibilita egoan, baina pinuak botetan, ez ebagiten. Egurra tente eroan behar izaten eben, eta hori gogorra zan berarentzat. Barriro ez dau pentatloiarena probau. Arrospide eta Olasagasti ibili ziran bi-hiru urtean, baina lesinoak eukiten ebezan. Bost kirolak gogor egin behar ziran horretan, eta hori egin behar izateak belaunean, garrian edo sorbaldan min egiten eban. Hori ona da Zaldua moduko batentzat. Ezin da ezertan destakau, ez harri hutsean, ez aizkora hutsean, baina Zaldua danetan ondo konpontzen da. Bera ona zan harri-jasotzean eta horrexetan gelditu zan.

 

 

Barriemoilea: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Erakundea: Labayru Fundazioa