• 2020
  • MALLABIA
Atzera

Lehen eskolan euskeraz berbarik ez

 

 

Auzo-eskolan, neska eta mutil, txiki eta handi batera egoten ziran, baina herri-eskolan ez, neskak alde batean eta mutilak bestean.

 

Berak beti egin dau euskeraz berba, euskalduna dalako, euskeraz ikasi dabelako, galdu nahi ez dauelako eta eroso sentiduten dalako. Eskolan be euskeraz egiten eben, erderarik bape ez ekielako. Maistra asko Zamoratik, Salamancatik etorten zan, neska gaztetxuak ziran, hogei bat urtekoak, eta ez ekien euskeraz berba bat be.

 

Behin anaiak, bost urte gazteagoa danak, maistreak gurasoen izena galdetu eta Patxi erantzun eutsanean, belarriondoko bat emon eutsan. Barriro preguntau, eta Patxi dala ba, eta beste belarriondoko bat. Azkenean, eskolan egoan Itziarri preguntau eutsan eta harek be Patxi dala. Hurrengo egunerako aitaren izena idatzita ekarteko agindu eutsan, eta etxera heldu eta aitari esan eutsanean zer pasau jakon, aitak Francisco Javier zala esan eutsan. Beste bat be, Lorea barik Maria Flor, eta halan. Idatziz izena euskeraz ipintea galarazota egoan.

 

 

Barriemoilea: Jose Antonio Gisasola "Zelai"

Erakundea: Labayru Fundazioa