• 2012
  • Mungia
Atzera

Laminak

 

Laminak erdi arrain eta erdi lagun izaten ei ziran. Erreketan egoten ei ziran eta munetara urteten eben uleak orrazten. Laminek inor ikusten ebenean, uretara saltetan eben. Baten gizon bat pasau ei zan handik eta laminaren baten urrezko orrazia ikusi ei eban. Gizonak orrazia koiu eta etxera eroan eban. Gauean atea edo bentanea jo ei eutsien eta ha orrazia lehengo lekuan itxi behar ebala esan eutsien. Hori egin ezean, gortako idirik ederrena faltauko jakola esan eutsien. Gizonak orrazia itxi ei eban eta ez jakon ezer bere pasau. Hurrengo egunean joan ei zan hara lekura eta ez egoan orrazirik, laminek koiu ei eben.

 

Barriemoilea: Eusebia Duo

Erlazionatutako Bideoak