• Etxe alboko eraikuntzak
  • 2012
  • Mungia
Atzera

Labea eta erramintak

 

Artoa laban sartzeko, lehenengoko beharra labea berotzea izaten zan, harik eta inguruko harriak zuri parau arte. Bero nahikoa egoanean ─dana zuri─, artaburuak bota eta tapa bat ipinten zan. Hasikeran bero handia egoten zan eta artaburuak eragin egin behar izaten ebezan hain bero handiagaz ez erreteko. Ordu bi edo hiruan mobiduten, eta egun eta erdi inguru eukiten ebezan artaburuak laban. Mobidutekoaz aparte (urkulua), otea sartzeko beste erreminta bat bere eukiten eben eta egiten ziran hautsak garbitzeko beste bat (basnerea). Horrek asta luzea eukan eta irak ipinten jakozan. Beste erraminta bat egoan ogi edo taloak laban sartzeko (talohola) eta beste bat artaburuak labara sartzen ziranean, artaburuok bardintzeko (palea).

 

Barriemoilea: Juan Angel Garai

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak