• 2011
  • LEKEITIO
Atzera

Kaxarrankea

 

Gero segiduan ostera be kaxarrankea egiten da, udaleko jenteak urteten dau San Pedroren aurrera. Kaxarrankea kaxa baten ganean jantzan egitea da. Arrantzaleek esaten dabe hantxe gordeten zirala antxinako diruak, itsulapikoa balitz moduan, eta San Pedro egunean edegi, eta diru piloa egoala ikusi eben. Haren pozez bataren batek kaxa gainera salto egin eta jantzan hasi ei zan, eta esaten dabe hortik datorrela kaxarrankea.

Kaxarrankea gero herri guztian egiten da, hasten dira San Pedroren aurrean, Arranegiko zabalean eta gero kofradiako presidentearen etxe aurrean be egiten dabe. Amaitzeko, plazara eta han udaletxe aurrean egiten dabe amaitukerea.

 

Barriemoilea: Jeronimo Zapirain

Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia

Erlazionatutako Bideoak