• 2014
  • MUNDAKA
Atzera

Kandelario egunean kalejirea eta barrabaskeriak

 

Kandelario egunean, otsailaren bian, Mundakako aratusteak beti. Orduan inguruko jente guztia etorten zan herrira, ez dakie zergaitik. Otsailaren bian aratusteak baina Mundakakoak bakarrik, eta gero domekea, astelehena eta martitzena suertetan zan sasoian.

Kandelario egunekoa eurak ez dabe inoiz galdu, txistulariek beti urteten dabe. Eurak maisua euki eben, txistularien maisua, holango gauzak ez galtzen irakatsi eutsena.

Aurten esaterako, domekaz izan zan eta goizetik urten, hortik ibili eta gero bazkaria. Baina hurrengo eguna astelehena izan zanez, arratsaldeko seiretan-edo jentea joan egin zan etxera. Osterantzean, asteguna bada be, eurak zazpiretan kalejira egiten dabe atorragaz jantzita, hori ahaztu ez daiten. Kalejirea egin eta batzuetan dantzariak be etorten dira. Dantzariak egiten dabena da, antxinako moduan, marrauak egiten ebena; urunagaz joan, jenteari arpegian emon eta barrabaskeriak egiten ibili.

 

Barriemoilea: Angel Gondra

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa