• 2014
  • BILBAO
Atzera

Jenteak gustura ikusi prozesinoak

 

Ez da bardina prozesinoan Gran Viatik ibiltea edo Alde Zaharrean Bidebarrieta edo Korreo kaletik ibiltea. Jentea pozik ikusten da irudiak ikusten, eta ezpanak mobiduten; nabaritzen da errezetan dagozala edo, behintzat, gogoetak on egiten deutseela. Eta hori eurentzat, euren ahaleginarentzako saririk onena da: ikustea jentea egarri dagoala. Txarrik ez dau inork egiten. Berak daroazan hamar urteetan, behintzat, ez dau ikusi. Halako mozkorren bat agertu da inoiz Astelehen Santuko prozesinoan Gorte kalean, baina behin-edo. Jeneralean, beti errespetua erakutsi izan deutsee.

 

Barriemoilea: Jose Andrés Etxebarria