• 2014
  • MUXIKA
Atzera

Jatekoa

 

Astegunetan, normalean, indabak, patata-porrua, berakatz-zopea eta horreek jaten ebezan. Domeketan paellea edo garbantzua okela apur bategaz egiten zan. Bera txikia izaten zanean, ogia be bertan egiten eben. Labea eukiten eben eta amama izaten zan panaderea. Baserriko ogiak egiten ebazan, orain egiten diranen antzekoak, baina borobilak. Amamak tremesak be egiten ebazan, estutxoagoak eta bigunagoak ziran. Artoagaz egiten zan arto-opila be bai. Horreek asterako egiten ziran, astean baten. Etxean bertan eukien labea; baserri guztiek eukien labea.

 

Barriemoilea: Imanol Enbeita

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa