• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Jantzan egiteagaitik kobrau

 

Jantzan egiten Plentziara joaten ziranean, bandea edo altaboz bat egoten zan; gramolea. Korroko txakur txiki bat edo txakur handia kobretan eben. Altabozekoak eta musikoek ez eben ezer kobretan, akordeoia joten ebanak kobretan eban zeozer. Soinua esaten eutsien. Soinua joten ebanak, hontxe joten dan moduan, panderoagaz joten eban. Hamen izan ezik leku guztietan egoten ziran holako erromeria onak. Neskatoei ez jaken kobretan, mutilei bakarrik. Baltseoan egikeran kobretan zan; soltuan ez.

 

Barriemoilea: Tomas Sarria

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala

Erlazionatutako Bideoak