• 2014
  • BILBAO
Atzera

Inguruko eleizak

 

Ingurua adatu egin da; etxeak-eta egin dabez. Olabeagan ermitea egoan, baina ez zan parrokia. Orduan, bataiatzeko, Abandora joaten ziran, San Vicentera. Abandon bataiatuta dago. Gero egin eben han be parrokia. Eleiza kontuetarako gehiago egin dau Kaputxinoetara, ze Basurtu eta Olabeaga erdi ingurukoa zan, Santiago barriokoa. Orduan Basurtura joten eben gehiago. Ospitaletik pasau eta joaten ziran. Ordurako ospitalea bertan egoan; baina ez hori bakarrik, ospitaleak eleizea eukan erdian, eta askotan domeketan ospitalera joaten ziran mezea entzuten. Santa Ana zan hango ermitea. Auzoaren izena be handik dator. Gainera, Basurtun Santa Ana jaia egiten zan.

 

Barriemoilea: Iñaki Irigoien

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak