• 2014
  • BILBAO
Atzera

Ikastolen amen zeregina

 

Jente asko euki eben euren inguruan. Danatarako behar zan jentea, eta lotuago egozanak ziran egunero joan behar ebenak. Aste bakotxean persona batek eukan ardurea. Umeak eukiezanak joaten ziran batez be. Egun horretan ate zaharrean jesarri, eta hantxe egozan mahaia eta telefonoa. Toketan zan guztia egin behar zan: bisitak hartu, oztoporik bazan, konpondu. Norbera zan burua; atea edegi eta itxi behar zan. Ardura guztia eroaten eban toketan jakonak. Guraso guztiei toketan jaken, edo, behintzat, ahal ebenei. Urte askoan egon ziran. 

 

Barriemoilea: Karmele Goñi

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa