• 2020
  • ZIORTZA-BOLIBAR
Atzera

Idazkari Markinako aiuntamentuan

 

Oposizinoa aprobau eta bigarren mailako administrari ofíziala izan zan Markinako aiuntamentuan. Orain abogadu-titulua eskatzen dabe; berak batxiler-ikasketak egin ebazan. 1956. urtean hasi zan beharren udalean, eta 25 urte inguru egin ebazan bertan. Danerik egitea tokau jakon: kontabilidadea, katastro-kontuak, altak eta bajak kudeatu, txostenak, aktak… Sasoi haretan, bigarren mailako administrari ofízialak 2000 pezeta eskas irabazten eban hilean, ordurako asko. Oporrak be eukiten ebezan, hilebete; eta berak, jeneralean, urrian hartzen ebazan.

 

Barriemoilea: Jesus Urkidi Celaya