• 2020
  • ZIORTZA-BOLIBAR
Atzera

Gerrako kontuak

 

Hamar urte eukazan gerrea sartu zanean, baina ondo akordetan da haregaz. Bolibarren txofer alemaniar bat egoan, Alemaniako gerran eskapautakoa. Hango etxe baten egiten eban behar, eta eurakaz be tratu handia eukan. Gerniketik etorri zan baten, Calvo Sotelo hil ebela esan eutsan amari; 1936ko uztailaren 13a zan. Handik gitxira, uztailaren 18an, milizianoak etorri ziran pistolakin.

Euren etxean hogetaka errefuxiatu egon ziran, eta hantxe pasau eben gerratea, txarto. Azkeneko egunean urten eben, Francoren tropak sartu ziranean, eta errotara joan ziran. Gernika bonbardeau eben egunean izan zan hori.

Abioiak ikusten ebazan bakotxean bildur handia sentiduten eban. Bolibar ez eben bonbardeau, Munitibar bai, ostera. “El abuelo” izeneko abioia egunean baten behe-behetik pasetan zan, inspekzinoa egiten.

 

Barriemoilea: Jesus Urkidi Celaya

Erlazionatutako Bideoak