• 2014
  • MORGA
Atzera

Garizumea eta Aste Santua

 

Garizuman Andramarin egiten ziran kurutzeak. Jaime Zorrotzakoak eta bere neba Antoniok batu eben dirua etxerik etxe Andramariko eleizan kurutzeak ipinteko. Harexeetara bera umea dala hasi ziran eta Andramarin egiten ebezan. Gero Aste Santuan Meakaurrera joaten ziran, eta hara eleizako sillea eroaten eben ama jesarrita egoteko. Sillak eukiten ebezan eleizan, amak eukiten ebezan izenakaz. Etxetik eroaten ebezan hiru egunerako; eguena, barikua eta domekea. Gurasoak bariku goizean joaten ziran eleizpera kurutzeak egiten. Silla barik egon ezin hainbeste ordu egiten zan sermoiakaz eta… sillea eroaten eben eleizarako eta han itxi gero tabernan. 

 

Barriemoilea: Josefina Oregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak