• 2014
  • ZAMUDIO
Atzera

Ganadua hilteko prozesua 3

 

Narrua kendu ostean, txahala zabaldu, tripak eta estamangua atera, eta eukan jatekoa kendu egiten eutsien. Kailuak eta tripak aprobetxau egiten ziran, tripak odolosteak egiteko eta kailuak egosteko. Garbitu egin behar izaten ziran. Jateko guztia kendu, eta montoi bat sats egiten eben. Satsori aldeanuren bati emoten eutsien solora eroateko.

Estamangua kendu ostean, gibela, birikiak eta bihotza ateraten eutsiezan. Horreek txahalaren barruan dagoz, baina aparte: estamangua eta tripak alde batetik; gibela, birikiak eta bihotza bestetik.

 

Barriemoilea: Leandro Landeta

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa