• Bizimodua
  • 2014
  • Gernika-Lumo
Atzera

Gabonak Australian

 

Auzokoekin be egiten da adiskidetasuna ze kale osoan etxeak dagoz eta lagun egiten dira aurrekoekin, edade bardineko umeak daukiezanekin… Gabonetan etxeetan batzen dira atzean terrenoa daukielako. Barbakoa ateraten dabe eta jaialdi polita egiten dabe. Gabonak beti familian egiten dira eta familia, bertan bizi diran auzokoak be badira.

Gabonetan jaten dana hemengo antzekoa da baina gabonak han udan izaten diranez, bero handia egiten dau eta beti kanpoan jaten dabe. Toldo batzuk jarri arratsaldean, bazkaria prestau eta hemengo antzean. Entsalada errusiarra, oilaskoa, ez dago ezer berezirik. Hain aukera asko dago jateko, danerik dagoala.

 

Barriemoilea: Lurdes San Severino

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak