• Etxeko abereak
  • ARRATZU
Atzera

Ezkatza, aska aurrea eta kortea

 

Bizilekua ezkaratza izaten zan; han egiten eben denporarik gehien, jatorduak be bai. Aska aurrea ezkaratzaren bestekaldean egoan, eta bedarrak eukiteko erabilten zan. Behiei jatekoa handik emoten jaken. Kortan ganadua egoten zan, behiak. Azpigarria be bertan gordeten zan, behiei oheak-eta egiteko. Txahaltxuak atzeko partean eta behiak aurrean egoten ziran.

 

Barriemoilea: Marivi Malaxetxebarria