• 2016
  • ZEANURI
Atzera

Errotariaren ipuina

 

Behin hil zan errotari bat zerura joan zan. Zeruko guztiak harrituta egozan, zerura joian lehenengo errotaria zalako. Ordura arte errotari bat be ez zan sartu. Halako jazoera seinaletako, eskribau baten bila, notario baten joan ziran eta zeru guztia arakatu ostean konturatu ziran ez egoala notariorik. Halanda ze, zerura errotari gitxi eta notariorik bat be ez dala joan esaten dabe.

 

Barriemoilea: Ander Manterola

Erlazionatutako Bideoak