• 2018
  • BUSTURIA
Atzera

Erraz moldatu zan Ingalaterrako bizimodura

 

 

Ingalaterrara joatea itzelezko aldaketea izan zan, mortala; gainera, neska eta mutilen arteko erlazinoa hemen hain zanez txikia, hara joan eta aldaketea izugarria izan zan zentzu horretan. Ezer be ez zentzu apur bategaz konpondu ezin zanik. Bertan, juduen familia baten egon zan umeak jagoten, eta goizetan 2-3 orduz joaten zan eskolara. Kurso bi egin ebazan bertan. Hizkuntza kontuak be gatxak izan ziran arren, euren eskolan danak ziran kanpotarrak, eta derrigorrean egin behar izaten eben ingelesez. Halan, berba bat edo beste ikasita problema barik egiten eben aurrera.

 

 

Barriemoilea: Begoña Alegria

Erakundeak: Busturiko Udala eta Labayru Fundazioa