• Erlezaintza
  • 2013
  • Amorebieta-Etxano
Atzera

Erleentzako kaxak

 

Eztia beti goiko kaxatik ateraten dabe beti. Ez dira beheko gorputzaren altuera bardinekoak, txikiagoak baino. Berak daukazan kaxak “Modelo perfección edo Langstroth” dira baina badagoz handiagoak be, “Layens”ak adibidez. Eta altzak “media alza perfección” motakoak daukaz. Goiko kaxan egiten daben eztia da eroan behar dabena plantara eztia aterateko. Behetik sekula ez da ateraten eztirik. Erlauntzetan gaixo bat euki ezkero, ez daukie baimendutako tratamenturik, ze danak dira antibiotikoak etab., eta ezin dabe holango produkturik erabili. Egin behar dana da gauzak garbi egiten ibili, eta gaixorik euki ezkero, erlauntza hori hainbat arinen kendu, desinfektau suagaz edo, eta koadruak erre.

 

Barriemoilea: Valentin LLona

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak