• 2014
  • BILBAO
Atzera

Erdal mundua zan ordukoa

 

Bere ama Axpekoa zan, Atxondokoa. Ama eta aita euskaldunak ziran, baina eurak erdal munduan bizi ziran bai eskolan, bai kolegioan, bai institutuan, bai irakasle-eskolan. Bost ahizta dira eta erderaz egiten eben jo eta ke. Euren artean dana erderaz egiten eben aita sartu arte. Aita sartzen zanean, aldatzen eben euskerara. Amaren euskerea oso aberatsa zan, baina itxi egiten eutsen. Hori bai, kalean beti egiten eben euskeraz. Gogoratzen da, behin, amagaz Hurtado Amezagatik gora tranbian joiala Castilla inguruan bizi zan amaren lagun bat bisitetan −orduan, ezagunak eta sendiak bisitetan joaten ziran−, ama berari euskeraz egiten eutsan, eta aurrean gizon bat jarri eta esan eutsan amari: Señora, háblele usted a la niña en cristiano. Amak entzungor egin eban, eta berbetan jarraitu eben biek. Hurrengo geltokian jatsi ziran, eta amari itaundu eutsan ea ez eban entzun gizonak ze esan eutsan. Amak erantzun eutsan baietz, baina jaramonik ez egiteko.

 

Barriemoilea: Mari Angeles Garai

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa