• Euskerea herrian
  • 2014
  • Bilbao
Atzera

Ensantxea eta ingurukoak

 

Ensantxea markauta egoan, kaleak markauta egozan; baina hondino kale artean baserriak geratzen ziran, ze oraindik konstruziño barik egozan. Bilbo zabaltzen hasi barik egoan. Dana eginda egoan: Sabino Arana, esaterako. Aita baserritik etorritakoa zan, eta ortu bat izatea gustetan jakon. Bera jaio zan barrioan be aitak ortutxoa eukan. Aurretik bat euki eban Sabino Arana inguruan, bazterrean. Handik trenbidea pasetan zan. Orain Avenida Ferrocarril esaten jako eta trenbidea estalita dago. Emoten dau Bilbo leuna dala, baina lehen ez zan holakoa. Esaterako, euren baserria behean egoan, trenbidearen parean, eta gero kalea altzau zan. Orduan baserriren batzuk geratzen ziran, banaka bat.

 

Barriemoilea: Iñaki Irigoien

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak