
Solomoa-eta zapata-kaxan Bizkargira
- 2014
- MORGA
Aita eta ama alkarregaz maiteminduta egozan. Haserratu bere egiten ziran, ama jenio bizikoa zan eta. Elantxobetarrei Makuesak esaten jake, eta lantzean behin aitak esaten eban: “Kontuz ibili gero, gaur makuesa hasarre dago eta”.
Makuesa berbearen esanahaia ez ei dago argi-argi. Behin kontau eutseen antxinako txalupek eroaten eben egurra maku zala, eta horretatik datorrela, antza, makuesa.
Barriemoilea: Bene Markaida