• 2007
  • MARURI-JATABE
Atzera

Buzkantzak

 

Txarria hil baino lehenago, bezperan, kipulak eta porrua txikertzen ebezan. Kipulak galdorostu (gardostu) egiten ziran txapearen gainean. Geldi-geldi egiten ziran. Porruak aparte egosten ziran, beste ontzi baten. Porrua egiten jakon erdia inguru eta kipulea doble. Gero hotzituten ziranean nahastau egiten ziran. Lekukoak-eta arroz gitxi botaten eben. Arroza egosi, eta apur bat nahastetan jakon. Ostean odolagaz nahastau eta koipe zati txiki-txikitxuak botaten jakozan. Pipermin apur bat eta gatza bota eta gero probau egiten zan. Inork ez eban gura izaten probau, baina baten batek egin behar eban. Odola-edo probetan zan.

Txarriaren hesteakaz egiten ebezan. Errekara joaten ziran hesteak garbitzen. Errekea nahiko asago egoan. Txarriaren hesteak ondo garbitu ostean, etxera etorri eta binagre eta ur apur bat botaten jaken usaina kentzeko, eta buzkantzak egiten ziran: betetu, amarrau…Betetu enbudoagaz edo onilagaz egiten ebezan.

 

Barriemoilea: Anastasia Renteria

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala