• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Buzkantza

 

Inoiz joan dira errekara tripak garbitzen, baina, jeneralean, etxean egiten ebezan. Lehenengo hustu egiten ziran, eta gero bueltea emon. Gero, binagreagaz eta gatzagaz ondo garbitzen ebezan, sundea euki ez egien. Kontuz ibili behar izaten zan ez apurtzeko, ostean ez eben ezertarako balio. Arratsaldean bete eta egosi egiten ziran. Buzkantzak porruagaz, kipuleagaz eta arrozagaz egiten ebezan. Horreek guztiak bezperatik eukiten ziran egosita. Porrua eta arroza atoan egiten dira, baina kipuleak geldi-geldi denpora asko behar dau. Batzuek kinpuleagaz egiten eben; beste batzuk porruagaz. Berak erdiz erdi ipinten eban, kilo bat arroz egosten eban geldi-geldian, bestela gero errementau egiten eban. Gero perejila eta gatza botaten eutsazan arrozari.

 

Barriemoilea: Felisa Atela