• 2021
  • LEZAMA
Atzera

Bolalekua eta frontoia

 

Herrian bolalekua eukien eta afizino handia euki be. Domeketan olgetan eben meza ostean. Hiru meza egozan: goizeko zazpi eta erdietan lehenengoa, eta horretara baserriko beharretan ebilzanak joaten ziran; zortzi eta erdietan bigarrena, eta horretara gazteak joaten ziran; eta, hamar eta erdietan azkena, meza nagusia eritxona. Horretara jente nagusia joaten zan. Handik urten orduan, tabernara eta bolalekura. Frontoia be badago, eta urtero-urtero pelota-txapelketak egiten izan dabez punta-puntako pelotarikaz. Ordukoak ziran: Cerbera, Beitia, Aurtenetxe…

 

Barriemoilea: Carmelo Artetxe