• 2014
  • BILBAO
Atzera

Bizimodua batez be auzoan

 

Ume-denporako bizimodua Atxurin egin dau gehien bat. Orduan Mirafloresera joaten ziran arratsaldeetan −han zelai bat egoan umeek jolasteko− amagaz edo beste persona nagusi bategaz; baita Karmelora edo Begoñara be. Baina hori zan gaur egun herritik kanpora egiten diran ibilerak bezalakoak.

Euren bizimodua auzoan egiten eben; eskolea, etxea… Zazpikaleetan gitxiago ibilten ziran, ze guardiek edo munizipalek ez eben ixten jolasten. Multak egozan, multa erosoak, baina multak.

 

Barriemoilea: Jose Luis Orbe

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa