• Etxeko altzariak eta tresnak
  • 2012
  • MUNGIA
Atzera

Behekosurako tresnak

 

Behekosuan treberea eukiten eben. Trebereak hiru kadera daukaz eta biribiltxu bat gainean. Bertan lapikoak eta sartenak ipinten ziran. Parrilea bere eukiten eben, talo-burdina bere bai, taloak erreteko. Taloburdinean banan-banan egin behar izaten ziran taloak. Eurek hiru edo lau egin behar izaten ebezan, bederatzi izan ziran eta. Orduan, taloak, brasak aurreratuta, parrilan ipinten ebezan berotan egon eitezan. Txingarrak koiuteko tenazak eukiten ebezan. Hauspoa bere beti euki izan dabe, derrigor.

 

Barriemoilea: Eusebia Duo

Erlazionatutako Bideoak